XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Buru hezurra diozu? Oso ongi! Nola dago itsatsita adarrari? Zerk lotzen du?.

- Dudarik gabe ondo itsatsita dago; ikustera noa, massa.

- Harrigarria benetan, bai jauna, harrigarria... Iltze handi batek dauka buruhezurra josirik, zuhaitzari lotzen diola.

- Ongi, orain, Jupiter, egizu zehatz-mehatz nik esan behar dizudana.

- Entzuten al didazu? - Bai, massa.

- Har ezazu kontu orduan, eta bila ezazu lehendabizi garezurraren ezkerreko begia.

- Um! Oo!..., Hau bai dela komeria... Ez du ezkerreko begiaren arrastorik.

- Madarikatua izan dadila hire tentelkeria! Ba al dakik bereizten hire esku ezkerra eskuinekotik?.

- O, bai, massa! Horixe dakidala, oso ondo dakit; nire ezkerreko eskua egurra txikitzeko erabiltzen dudana da.

- Noski, noski! Badakit ezkerra zarela.

- Ba... zure ezkerreko begia ezkerreko eskuaren alde berean dago.

- Pentsatzen dut orain gai izango zarela garezurraren ezkerreko begia topatzeko edo begi hura egondako lekua, ezta? Aurkitu al duzu?.

Isilunetxo luze batek jarraitu zion hizketaldiari eta haren ondoren, azkenean, beltzak: Buruhezurraren ezkerreko begia eskeletoaren ezkerreko eskuaren alde berean al dago? Baina buruhezur honek ez dauka ezkerreko eskurik...

Beno, berdin du! Topatu dut ezkerreko begia: Zer egin behar dut orain?.